XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B. LANDAREAK (II)

Zer jaten dutee landareek?

Sustraiek xurgatutako urak eta mineraleek, izerdi landugabea sortzen dute.

Sustraiek xurgatutako izerdi landugabea zurtoinetik igotzen da hodi eroaleetatik; hodi hauei esker izerdia hostoetaraino heltzen da.

Hostoetan, izerdi landugabea transformatu eta landarearentzako jaki bihurtuko da.

Gai honi izerdi landua deitzen zaio.

Izerdi landua zurtoinaren beste hodi eroale batzuetatik jaitsi eta landare osoan zehar zabaltzen da.

Izerdi landugabea/Izerdi landua

Izerdi landugabea kolore horiz ikus daiteke.

Izerdi landua, aldiz, berdez.

Landareen ugalketa

Gure inguruan ikusten ditugun landare gehienek loreak dituzte ugaltzeko.

Landare baten zatiak: kaliza, korola, lorezila eta lore-eztena.

Lorezilek haziak dituzte eta lore-eztenek obuluak.

Haziak ernaldu ondoren, lore-eztena fruitu bihurtzen da.

Haziak fruituaren barnean daude.

Haziak lurrera eroritakoan landare berriak erneko dira.

ARIKETAK

1. Ikusi arretaz eskema hau eta osatu ondorengo esaldiak:

- Izerdi ... zurtoinetik gora hostoetara igotzen da.

- Hostoetan, izerdi ... izerdi ...an bihurtzen da.

2. Landarearen zein atal konpara liteke jateko produktuak egiten dituen lantegi batekin?